EREMUA ENDURO LASTERKETA
Enduro open sustrails II.aren 4. froga
EREMUA ENDURO LASTERKETAREN lehen edizioa irailaren 7 eta 8ko asteburuan izango da.
Proba hau nolakoa izango den jakin nahi duzu? Gogoan hartu, guztiz berria izango da eta!:
-Proba LINEALA izango da, ondo entzun duzu bai, Eugiko “Eloseta” aparkalekutik irtengo zara eta BTT eta TRAIL EREMUA espazioko trailik onenak zeharkatuko dituzu Zubirira iritsi arte.
-Probak 31, 5 kilometroko distantzia izango du.
-Desnibel positiboa 1350 m-koa izango da, eta desnibel negatiboa 1480 m-koa. Enduro-lasterketa batean egon zara noizbait desnibel negatibo positibo baino gehiagorekin??
-Eremua Enduro Lasterketak 5 Tarte Kronometratu izango ditu, guztiak sekretuak. Irailaren 7ra arte, larunbata, ez da ibilbidearen berri emango.
-Gainera, dauden 5 tarteetatik kronometratu bat BEGI-BISTAN izango da, ez da horri buruzko informaziorik emango eta sorpresa izango da.
-Lasterketak paddock gunean izango ditu korrikalariarentzako zerbitzu guztiak:
Dutxak
Bizikleten garbitegiak
Bizikleta estalien kontsigna/zaintza
Parte-hartzaileentzako parrilada eta edariak
Eugin aparkatuta dagoen ibilgailua jasotzeko autobus garraio zerbitzua