Jardunbide Egokiak

13 jarraibiderik garrantzitsuenak

  1. Bideak partekatu egiten dira eta igarotzeko lehentasunak honako hauek dira: 1. mendizaleak, 2. zaldunak eta 3. txirrindulariak. Igarotzeko lehentasunak errespetatu eta gainerako erabiltzaileei bidea erraztu.
  2. Abereei beti utzi behar zaie igarotzen. Abereekin gurutzatuz gero, geldi zaitez, zure bidea alda ezazu eta saia zaitez ez ikaratzen.
  3. 3) Ibilbideek ingurumen-balore handiko tokiak zeharkatzen dituzte, arren, EZ egin traba basoko animaliei, ez hartu lorerik edo fruiturik, saiatu zaratarik ez egiten eta EZ bota hondakinik mendian
  4. Mendian dabiltzan guztien arteko elkarbizitza errespetatu behar da, bereziki abeltzaintza eta ehiza. Denon artean, lortuko dugu mendiaz gozatzea mugarik gabe. Denon artean, lortuko dugu mendiaz gozatzea mugarik gabe.
  5. DERRIGORREZKOA da abereentzako ate guztiak ixtea.
  6. Herriak zeharkatzean abiadura moteldu ezazu, errepideetako zirkulazio kodigoa errespeta ezazu eta kontu handiz ibili.
  7. Jabetza pribatua eta haren jabeak errespeta itzazu, ez zaitez atera markatutako bideetatik eta ez ezazu erabili EREMUAko bidexketatik kanpoko aldaerarik.
  8. Ez gidatu bortizki bidexketan. Derrapatzeak eta era zakarrean frenatzeak ez dute bideak kontserbatzen laguntzen.
  9. Bizikletan ibiliz gero, erabili BETI kaskoa, zure segurtasunerako da.
  10. Pistetan eta erabiltzaile gehien dagoen tarteetan, gomendagarria da abiadura moteltzea 10km/ orduko gehienez.
  11. Gomendatzen da segurua ala federazioaren lizentzia izatea istripu batean gerta daitezkeen kalteak bere gain hartzeko.
  12. Zure irteera ongi planifikatu, ibilbidea aztertu eta zure egoera fisikoa zein den kontuan hartu. Gomendagarria da beti GPS erabiltzea, baita balizatutako bideetan ere.
  13. Istripu bat izanez gero, 112ra deitu.
  14. Mendiko bizikleta edo trail running-a Eremuako ibilbideetan egiteak berezko arriskuak ekar ditzake, istripuak, lesio pertsonalak, kalte materialak edo heriotza barne. EREMUA espazioko ibilbideetatik ibiltzean, horiek erabiltzen dituzten pertsonek praktika horrek berez dakarren arriskua beren gain hartu behar dute, eta BTT eta TRAIL EREMUA ez dute inolako erantzukizunik izango instalazioak eta ibilbideak erabiltzean jasan dezakeen edozein lesio edo kalterengatik.