Elkarbizitza
13 jarraibiderik garrantzitsuenak
REMUA inguruan ez gara bakarrik txirrindulariak eta ibiltariak bizi, beste kolektibo batzuk daude eta zonaldea erailtzen dute. Ehizaren kasuan, EREMUAra etorriz gero, kontuan izan ondorengo informazio garrantzitsua eta izan beharreko jardunbide egokiak. EHIZA EGUTEGIA:
EHIZA EGUTEGIA:
- – Hasiera: abuztuak 15 – Amaiera: otsailak 28.
- – Castañal (Burdindogi) parkingaren zonaldean ehiza garaia azaroaren 15ean hasten da.
- – Aurten, ehiza larriko egunak honakoak dira: OSTEGUNA, LARUNBATA, IGANDEA eta JAI EGUNAK.
- – OILAGOR garaiaren hasiera: urriaren 12tik urtarrilaren 31a arte. Ehiza mota honetan, asteko egun guztietan ahalko da ehizatu.
JARDUNBIDE EGOKIAK, NOLA JOKATU EHIZA LARRIKO USALDI KASUETAN:
- – Beharrezko seinaleztapena jartzeaz arduratuko dira ehiztariak sarbide eremuetan ehiza uxaldi bat eginen dutela ohartarazteko. Seinaleztapen horrek EREMUAren logoa eramanen du.
- Ibiltariek edo txirrindulariek ehiza uxaldia seinaleztatzen duen eremuan sartzea ekidinen dute.
- – Ibiltariek edo txirrindulariek ehiza uxaldiaren seinaleztapena errespetatuko dute.
- – Ibiltariak edo txirrindulariak ehiza uxaldiko eremuan sartuz gero, honela jokatuko dute:
- * Ehiztari batek ikusi duela ziurtatuko du ibiltariak edo txirrindulariak.
- * Ibiltariak edo txirrindulariak egonez gero, ehiztariak irrati bidez komunikatuko dira.
- * Ibiltariak edo txirrindulariak ehiza uxaldiko eremutik aterako dira ehiztariek emanen dizkieten jarraibideei jaramon eginez.
- – Eremuak eskura dituen komunikazio baliabide guztiak erabiliko ditu izan daitezkeen gertakariez edo uxaldiez abisatzeko.
- – Ibilbideak erabili behar dituztenei web orrialdea eta aplikazioa begiratzea aholkatzen die EREMUAk, izan daitezkeen gertakizunen abisuen berri izateko.