Eremuarekin Lagundu Ezazue
EREMUA BTT eta TRAIL gunea txirrindulari elkarte baten eta Esteribarko Udalaren arteko ekimen batetik sortzen da. 2018. urteko urrian proiektu ziragarri hau jarri zuten martxan. Bere helburua: Bizikleta, trail edo xendazaletasunaz gozatzeko xendra eta bidexken sarea eratzea. Era berean, natura turismo jasangarria sustatzea eta landa ingurunea garatzen laguntzen duen turismoa bultzatzea da gure helmuga.
Horrelako gune bat mantentzeko bideen mantenimendua, seinaleztapena, promozia eta kudeaketa gogorra beharrezkoak dira, eta honen gastua handia xamarra izaten da. Hau dela eta, enpresaria bazara, mendizalea bazara edo soilik EREMUA proiektuari bultzada bat eman nahi badiozu, asko lagundu dezakezu. Hainbat era ezberdin daude proiektuan laguntzeko. Zure bultzadarekin lortuko dugu EREMUA bizirik mantentzen eta bidexkak eta turismo aktiboa sostengatzen. Milesker!!!
Nafar Basoak
Nafar Basoak Enpresari – Elkarte turistikoaren helburuak Esteribarren eta ondoko lurraldeetan turismoa sustatzea eta hobetzea dira.
Jakitun gara Esteribarrek indar turistiko handia duela bertan diren natura, paisai, historia edo kultura- baliabideei esker. Era berean, azpimarratzekoa da azken urteetan, toki entitateekin elkarlanean gauzatu diren ekimenek lagundu dutela bultzada horretan; esaterako Eremua, BTT eta Trail gunea , bisitarien harrera ezin hobea jasotzen ari dena.
Proiektu berriak era egokian abian jartzeko, sustatzeko eta kudeatzeko, uste dugu behar beharrezkoa dela enpresek osatutako sare bat sortzea, non gure eskualdean turismoa indartzeko eta hobetzeko gogoz dauden enpresariek parte hartzen duten. Halaber, garapen turistiko horren alde egitean, udal entitate publikoekin elkarlanean jardun behar dugulakoan gaude, koordinatutako estrategia turistiko jasangarria sortuz eta lankidetza pribatu-publikoa sustatuz. Hau da, bultzatu nahi dira ekimen pribatutik sortutako proiektu turistikoak, tokiko entitateen laguntza izanen dutenak, elkarlanean gauzatzeko eta egoki kudeatzeko.
Babesa
Enpresa bat zara eta EREMUA BTT eta TRAIL gunea eta NAFAR BASOAK elkarte turistikoa interesgarriak iruditzen zaizkizu? Hau da zure lekua!
Eremuatik zure marka EREMUAko balore eta ekintzekin lotzea eskaintzen dizugu:
• Xendra eta ibilbide historikoak berreskuratuz helmuga jasangarria sortu dugu natura zaleentzako.
• Esteribar bailararen landa garapena helburu bezala duen irabazi-asmorik gabeko enpresarioen elkarte turistikoaren sorrera sustatzen dugu.
• Zure empresa BTT eta TRAIL helmuga bakarra eta bereizgarri batekin lotu ezazu. Gaur egun, bi diziplina hauek lotzen dituen gune bakarra gara.
• EREMUA balore handiko paisaietan kokatzen da. Leku ezinhobea jardunaldi ezberdin eta sustapen ekintzak burutzeko.
• Enpresa sektoretik datozen elkarteko kideekin kolaborazio eta babes sareak sortzen ditugu.
• Eremua eta honen baloreak estatu mailan ezagutarazteko jardunaldi eta ekintza ezberdinak sortzen ditugu.
Laguntza eta kolaborazio era ezberdinak daude. Interesaturik baldin bazaude, info@eremua.com helbide elektronikoan gurekin harremanetan jar zaitez.:
Laguntzailea Boluntarioa
EREMUArekin eskuzabaltasunez lagundu duten pertson eta entitateekin harro gaude. Hala ere noizbehinka mantenimendu lanak burutzeko eta ibilbideen sorrera lanetarako laguntza gehiago behar dugu. Hau dela eta, eskuak zikintzeko prest baldin bazaude eta mugitzea gustuko baduzu, EREMUA LAGUNTZAILE taldean sartzeko aukera izanen duz Honen truke une dibertigarriak eta atsegingarriak jasoko dituzu. Zure eskuekin landu duzun ibilbide batetik ibiltzea baino beste gauza hoberik ba al dago? BOLUNTARIOA izateko prest baldin bazaude, zure izena, abizenak eta telefonoa bidali ezaiguzu gure posta elektronikora: info@eremua.com

