eremua
Nola sortu da EREMUA?
Esteribar, Iruñetik 10 minutu eskasera Nafarroako Pirinioetako sarbidea da eta Adi, Saioa, Zurian edo Baratxueta bezalako tontor ezagunak eskaintzen dizkigu. Esteribarko historia aberatsak hainbat bidexka utzi dizkigu, kontrabandistek, ehiztariek, egurgileek, artzainek eta bertako animaliek irekiak. Ibarrak, tontorrak eta pagadiak zeharkatzen dituzten bidexkek, naturaren goieneko uneaz jabetzea ahalbidetzen digute. Era berean, ikusgai daude paisaia majikoak; esaterako, XIX. mendeko Eugiko Arma Fabrika, horren aztarna berriturik pagadian ageri baitira.
EREMUA zenbait faktore baturik sortu da: BIKE EREMUA txirrindularien ilusio eta lanaren eraginez. Izan ere, era altruista batean, txondorrak eta errekatxoak lotzen dituzten bidexka zaharrak berreskuratzen hasi ziren eta horrela, mendi bizikleta zein Trail running praktikatzeko bide ikaragarriak aurkitu egin dira. Halaber, Esteribarko Udalak, ibarreko landa garapena sustatzeko konpromiso sendoa hartua baitu, BTT eta TRAIL gunea sortzeko apustu irmoa dauka.
Gune horrek, Zubirin izanen du egoitza eta helmuga turismo jasangarria bultzatzeko balio izanen du. Xendra sarea egokitzeko eta proiektuari forma emateko zenbait urtez lanean aritu ondoren, Esteribarko Udalak eta Eugiko, Urtasungo eta Iragiko Kontzejuek indarrak batu dituzte proiektua errealitate bihurtzeko 2018ko irailean Ezin dugu ahantzi Landa Garapenerako 2014-2020 Nafarroako Mendia Programaren ezinbesteko laguntza, FEADERek (EB) eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundua eta Cederna-Garalurrek kudeatua. Izan ere, BIKE eta TRAIL Eremua diruz lagundurik, proiektu hau abian jartzeko beharrezkoak izan diren ekintzak gauzatu ahal izan dira.
EREMUA sentitu
Zer da trail eta btt EREMUA?
EREMUA mendi estazio kontzeptu berria da, EEBBetako eta Kanadako estazioen antzera diseinatua. Igotzeko bidexkak eskaintzen ditu, jaistekoekin bat egiten dutenak, kirolari bakoitzak bere gustu eta mailara egokitzeko. Bide bakoitzak bere seinale eta balizaje berezkoak ditu, ibilbideen hasieratik bukaeraino. Berez, mendia deskubritzeko eta gozatzeko aukera ematen du ski estazio baten tankeran, zailtasun eta distantzia maila txikienetik handira, koloreen arabera sailkaturik (berdea, urdina, gorria eta beltza).
Ibilbide bakoitzak bere zenbakia, luzera eta desnibela ditu. Bike eta Trail Estazioak prestatutako ibilbideekin lotura duten hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Bide horietan gozatzen ahal da oinez, trekking eginez edo mendi ala BTT lasterketetan, besteak beste. Esteribarko EREMUA Bike eta Trail Estazioak Zubirin dauka harrera-gunea.
Bertan honako hauek aurkitzen ahal dira: ibilbideen gaineko informazioa, trackak, aldagelak, igerileku publikoa, bizikletak garbitzeko boxak, ostatua, jatetxea, aparkaleku zabala… EREMUA sortu da balizatutako 12 biderekin, maila ezberdinetara egokiturik, medi bizikleta zein Trail running egiteko. Egun, lanean ari gara bide gehiago osatzeko Trail edo mendi bizikletan aritzeko, helburu nagusia, Esteribarren barna ibilbide eskaintza zabaltzea eta dibertsifikatzea.