Utilizamos cookies de terceros en nuestra web. Si sigues navegando asumiremos que estás de acuerdo.
Política de Cookies

EREMUA zerbitzuak

Eratu berri den Nafar Basoak Enpresa Turistikoen Elkartearen eskutik, EREMUA gunean dauden zerbitzuak, bisitariendako aukera desberdinekin eskuragarri ditugu. Atal honetan, Nafar Basoak osatzen duten elkartekide guztiak aurkituko dituzu, haien kuotekin proiektu hau aurrera jarrai dezan laguntzen dutenak. Gomendatzen dizuegu zerbitzu hauek erabiltzea.

NAFAR BASOAK

Nafar Basoak Enpresari - Elkarte turistikoaren helburuak Esteribarren eta ondoko lurraldeetan turismoa sustatzea eta hobetzea dira.

Jakitun gara Esteribarrek indar turistiko handia duela bertan diren natura, paisai, historia edo kultura- baliabideei esker. Era berean, azpimarratzekoa da azken urteetan, toki entitateekin elkarlanean gauzatu diren ekimenek lagundu dutela bultzada horretan; esaterako Eremua, BTT eta Trail gunea , bisitarien harrera ezin hobea jasotzen ari dena.

Proiektu berriak era egokian abian jartzeko, sustatzeko eta kudeatzeko, uste dugu behar beharrezkoa dela enpresek osatutako sare bat sortzea, non gure eskualdean turismoa indartzeko eta hobetzeko gogoz dauden enpresariek parte hartzen duten. Halaber, garapen turistiko horren alde egitean, udal entitate publikoekin elkarlanean jardun behar dugulakoan gaude, koordinatutako estrategia turistiko jasangarria sortuz eta lankidetza pribatu-publikoa sustatuz. Hau da, bultzatu nahi dira ekimen pribatutik sortutako proiektu turistikoak, tokiko entitateen laguntza izanen dutenak, elkarlanean gauzatzeko eta egoki kudeatzeko.

GUREKIN ZATOZ?

Esteribarren ilusioz betetako proiektu honetan parte hartu nahi al duzu eta elkarkide izatearen abantaila guztietaz gozatu? Ondoko DOKUMENTAZIO aurkeztu, besterik ez duzu egin behar: info@eremua.com . Informazio gehio behar baduzu, HEMEN, azalpena duen PDFa deskargatu dezakezu.