Eremua Esteribar Ibarrean kokaturik dago, Iruñetik, Nafarroako hiriburutik, 20 kilometrora. Egun, EREMUAko ibilbideak eta mendi-bideak Eugi, Saigots, Iragi eta Zubiriko Kontzejuetatik igarotzen dira. EREMUA Harrera Etxea, garbiketarako boxak eta aldagelak Zubirin daude. Eugin ere EREMUAko ibilbideen eta mendi-bideen argibide-taula bat dago.
ERREPIDETIK - Iruñeatik ibarra zeharkatzen duen N-135 errepidea hartu Erroko portura iristeko, zeinak Erroibar, Orreaga, Burgete eta Frantzia batzen dituen. - Frantziatik bi aukera daude: * Ibañetako portutik Burgete, Erro eta Erroko portua zeharkatu N-135 errepidetik. * Urkiagako portutik jaitsi Esteribarko Ibarrera N-128 errepepidean zehar. - Baztan Ibarretik igartozen den NA-1740 errepidea hartu Artesiagara jaisteko. Ondoren, NA-128 errepidetik Esteribar Ibarrera iritsiko gara.
TRENEZ - Iruñeko RENFE tren geltokia Sanduzelai auzoan kokaturik dago: Plaza de la Estación z.g., 31012 Iruñea, Nafarroa. Egunero daude bidaiak Madrilera, Bartzelonara, Zaragozara eta Euskadira.
AUTOBUSEZ - Iruñeko AUTOBUS geltokia hiriaren erdigunean kokaturik dago: Yanguas y Miranda kalea, 2, 31002 Iruñea, Nafarroa. Egunero daude bidaiak probintzietako hiriburu garrantzitsuenetara eta Madrilera eta Bartzelonara. - Egunero daude autobusak Zubiritik Iruñera. Esteribarko Kiroldegiaren parean dago geltokia.
HEGAZKINEZ - Iruñeko aireportua Noainen kokaturik dago: Zaragoza errepidea, 5. Km, 31110, Noain, Nafarroa.
13 jarraibiderik garrantzitsuenak
1) Bideak partekatu egiten dira eta igarotzeko lehentasunak honako hauek dira: 1. mendizaleak, 2. zaldunak eta 3. txirrindulariak. Igarotzeko lehentasunak errespetatu eta gainerako erabiltzaileei bidea erraztu. 2) Abereei beti utzi behar zaie igarotzen. Abereekin gurutzatuz gero, geldi zaitez, zure bidea alda ezazu eta saia zaitez ez ikaratzen. 3) Ibilbideek ingurumen-balore handiko tokiak zeharkatzen dituzte, arren, EZ egin traba basoko animaliei, ez hartu lorerik edo fruiturik, saiatu zaratarik ez egiten eta EZ bota hondakinik mendian. 4) Mendian dabiltzan guztien arteko elkarbizitza errespetatu behar da, bereziki abeltzaintza eta ehiza. Denon artean, lortuko dugu mendiaz gozatzea mugarik gabe. 5) DERRIGORREZKOA da abereentzako ate guztiak ixtea. 6) Herriak zeharkatzean abiadura moteldu ezazu, errepideetako zirkulazio kodigoa errespeta ezazu eta kontu handiz ibili. 7) Jabetza pribatua eta haren jabeak errespeta itzazu, ez zaitez atera markatutako bideetatik eta ez ezazu erabili EREMUAko bidexketatik kanpoko aldaerarik. 8) Ez gidatu bortizki bidexketan. Derrapatzeak eta era zakarrean frenatzeak ez dute bideak kontserbatzen laguntzen. 9) Bizikletan ibiliz gero, erabili BETI kaskoa, zure segurtasunerako da. 10) Pistetan eta erabiltzaile gehien dagoen tarteetan, gomendagarria da abiadura moteltzea 10km/ orduko gehienez. 11) Gomendatzen da segurua ala federazioaren lizentzia izatea istripu batean gerta daitezkeen kalteak bere gain hartzeko. 12) Zure irteera ongi planifikatu, ibilbidea aztertu eta zure egoera fisikoa zein den kontuan hartu. Gomendagarria da beti GPS erabiltzea, baita balizatutako bideetan ere. 13) Istripu bat izanez gero, 112ra deitu. ZAKATU HEMEN PRAKTIKA ONEN GIDA MANUALA IRAKURTZEKO
REMUA inguruan ez gara bakarrik txirrindulariak eta ibiltariak bizi, beste kolektibo batzuk daude eta zonaldea erailtzen dute. Ehizaren kasuan, EREMUAra etorriz gero, kontuan izan ondorengo informazio garrantzitsua eta izan beharreko jardunbide egokiak.
EHIZA EGUTEGIA: - Hasiera: abuztuak 15 – Amaiera: otsailak 28. - Castañal (Burdindogi) parkingaren zonaldean ehiza garaia azaroaren 15ean hasten da. - Aurten, ehiza larriko egunak honakoak dira: OSTEGUNA, LARUNBATA, IGANDEA eta JAI EGUNAK. - OILAGOR garaiaren hasiera: urriaren 12tik urtarrilaren 31a arte. Ehiza mota honetan, asteko egun guztietan ahalko da ehizatu.
JARDUNBIDE EGOKIAK, NOLA JOKATU EHIZA LARRIKO USALDI KASUETAN: - Beharrezko seinaleztapena jartzeaz arduratuko dira ehiztariak sarbide eremuetan ehiza uxaldi bat eginen dutela ohartarazteko. Seinaleztapen horrek EREMUAren logoa eramanen du. - Ibiltariek edo txirrindulariek ehiza uxaldia seinaleztatzen duen eremuan sartzea ekidinen dute. - Ibiltariek edo txirrindulariek ehiza uxaldiaren seinaleztapena errespetatuko dute. - Ibiltariak edo txirrindulariak ehiza uxaldiko eremuan sartuz gero, honela jokatuko dute: * Ehiztari batek ikusi duela ziurtatuko du ibiltariak edo txirrindulariak. * Ibiltariak edo txirrindulariak egonez gero, ehiztariak irrati bidez komunikatuko dira. * Ibiltariak edo txirrindulariak ehiza uxaldiko eremutik aterako dira ehiztariek emanen dizkieten jarraibideei jaramon eginez. - Eremuak eskura dituen komunikazio baliabide guztiak erabiliko ditu izan daitezkeen gertakariez edo uxaldiez abisatzeko. - Ibilbideak erabili behar dituztenei web orrialdea eta aplikazioa begiratzea aholkatzen die EREMUAk, izan daitezkeen gertakizunen abisuen berri izateko.
Kudeatu hemen ibilbideen inguruko informazioa, promoziorako material turistikoa, produktuen salmenta, garbiketarako boxak eta aldagelak.
ORDUTEGIA
- Astelehena: itxita. - Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. - Igandeak: 10:00-14:00.
Hiru box ditugu zure bizikleta garbitzeko. 1 € balio du.
Esteribarko Kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabil daitezke. 2 € balio du.