IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Euskera

Urkiagako gainean hasten da ibilbidea, baina berez Bankatik dator, Aldude eta Urepel igarota. GR-11 eta GR-12 bideetan barna doa, Esnezalaietako bidegu- rutzeraino. Handik, hegoalderantz joko dugu, bidea bitan zatitu arte: adar bat mendiko bizikletaz ibiltze- ko da, eta bestea, oinez.

BTT bideak Zotalar inguratzen du, baita mendi-ma- galaren mendebaldeko isurialdea ere. Gero, pista eroso batek Eugiraino eramango gaitu, maldan be- hera.

Oinez egiteko bideak, aldiz, hegoalderantz joko du. Horrek ere Zotalar inguratzen du, baina ekialdetik. Bidexka polita da, pagadiz inguratua, Gurutxagako leporaino. Handik, maldan behera doa bidea Eugirai- no zuzenean.