IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Euskera

Bidea Zubirin hasi eta bukatzen da. Pagadi ederrak, hala nola Kintokoa, larreak eta Arga ibaiaren arroko errekak zeharkatzen ditu. Bideari jarraitzea eraba- kitzen baduzu, inguruko gailur enblematikoak igoko dituzu, hala nola Adi, Saioa, Zuriain eta Baratxueta; Erro, Esteribar, Baztan eta Anue ibarrak eta Lantz banatzen dituzten gailur-lerroak zeharkatuko dituzu.

70 kilometrotik gorako bidea da, eta 4000 metroko desnibel postiboa du; sasoi fisiko on-onean egon behar da, beraz, bidea egiteko.

Mendiko bizikletaz egin nahi baduzu, kontuan hartu bultza egin beharko diozula bizikletari hainbat toki- tan, bideko gailurretan bereziki.