IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Euskera

Arga errekaren ondoan, Eugi eta Zubiriren artean, zenbait bidexkak osatzen duten bi norabideko ibilaldia. 7,5 kilometroan, baso eta pagadi eremuak zeharkatuko ditugu, Etxarro errekattoa eta Saigotseko Erdi Aroko zubia.

Eugi aldean, herritik ateratzean, bidearen bi aldaera ditugu: bat bizikletan egiteko, errepidean hasi eta bidexka batetik Urtasungo hilerrian sartzen dena, eta bestea, Ospel karrikatik abiaturik, Azegiko magalerantz joaten dena (Zokulu). Urtasungo Erdi Aroko zubia baino 500 metro lehenago, bi bideak elkartzen dira eta hortik aurrera, bidea egokia da bizikletaz zein oinez egiteko.