IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Español

Eugitik hasiera duen ibilbidea da, Zilbetitik bat egiten duen pistatik igoz (09.Azegi-Etxarro-Saigots ibilbidearekin bat). Lepoan, eskuinera jo eta jarraitu zelaietan barna Azegi tontorraren bila. Toki horretan bideak banandu egiten dira (kasu sarreran, ezpelen artean dago eta adi egon behar da). Ibilbide honek Azegi mendiaren eskuineko aldean segitzen du jaitsiera gogor bati ekiteko, sakon baten bila. Arga ibaia zeharkatzen duen zubira iritsiko gara, Urtasun herrira. Hortik, herrira igoko gara eta NA-138 errepidetik, Iparralderantz, Eugiraino joango gara.