IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Español

Arzabal mendira igotzen diren pista eta xendretan barna egiteko ibilbide osoa. Eugi herritik abiaturik, juxtu irteeran, oso eroso igoko gara hilerriko pistatik jaitsieraren hasierara iritsi arte. Denetik duen jaitsiera da: erroak, harriak, jauziak eta tarte teknikoak. Zailtasun handiko ibilbidea da, biker eta korrikalari arituentzat. Jaitsieraren bukaeran erreka zeharkatu beharko dugu, garaiaren arabera ur emaria handia ekar dezake. KONTUZ! Hortik zelaian ibiliko gara pista batetik NA-138 errepidea hartu arte, hegoalderantz Eugiraino.