IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Icono Bandera Español

Burdindogiko aparkalekutik 200 metrora dagoen pista batetik abiatzen den ibilbide ederra, NA-138 tik igoz, Frantziarantz. Behin pista honetan egonik, altuera hartuko dugu Zurian mendiko magaletan gozatzekoa den bidexka batetik jaisten hasteko, zenbait puskatan oso aldapatsua. Ibilbide osoa da, igoeran desnibela erraz lortuz eta zuzenean errepidera eramango gaituen jaitsiera batekin. Errepidean horretan kilometro bat eginen dugu Eugirantz urtegiaren muturreko aparkalekuraino.